2017/06/20

Uribe Kostako 6-9 urte bitarteko umeek etxean olioa birziklatzeko konpromisua hartu dute

Pasadan astean, Aste Berdearen baitan, Uribe Kostako 6-9 urte bitarteko 500ume inguruk etxean erabilitako olioa birziklatzeko konpromisoa hartu zuten “SUPERRAFINA” heroiarekin batera.

-

Pasadan astean, Aste Berdearen baitan, Uribe Kostako 6-9 urte bitarteko 500ume inguruk etxean erabilitako olioa birziklatzeko konpromisoa hartu zuten “SUPERRAFINA” heroiarekin batera.

Urtero-urtero, ekainaren 5ean, mundu mailako Ingurumen eguna ospatzen da eta horrekin batera Aste Berdea. Aurton ere, Uribe Kosta Zerbitzu Mankomunitateko EKOGUNE sailak, iraunkortasuna sustatzeko hainbat ekintza antolatu ditu eta euretariko bat hain zuzen ere, etxeko txikienei zuzendutako sentsibilizazio kanpaina izan da.

Hori dela eta, Uribe Kostako Eskoletan, “SUPERRAFINA” deritzon antzerki emanaldiak burutu dira.

Parte hartu duten eskolak hauexek izan dira: Lemoizko eskola, Plentziako eskola, Berangoko Berango-Merana eskola, Urdulizko eskola eta Sopelako Ander Deuna ikastolan.

Antzezlanaren helburua, OLIOAREN BIRZIKLAPENA sustatzea eta olioa harraskatik isurtzeak sortzen duen kutsaduraz ohartaraztea izan da.

Umeek, ikuskizun honen bitartez, litro bat oliok 1.000 litro ur kutsatzen dituela, ikasi ahal izan dute.

Emanaldi bakoitzaren bukaeran, ume guztiek aho betez, ondorengo konpromisoa hartu dute: “Oraindik eta aurrera etxean erabilitako olioa arraskatik botako ez dutela eta plastikozko botila batetan sartuta edukiontzi laranjara botako dutela birziklatu ahal izateko. Eta konpromiso honen berri gurasoei, familiakoei eta lagunei emango diela.”

  • superrafina 2
  • superrafina 1
  • uribe kosta_reciclar aceite
  • uribe kosta_reciclar aceite 2
Atzera